XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zentsuak barrutiz eta 16. artikuluaren atal bakoitzari jarraituz moldatuko dira.

36. art. Hauteskunde zentsuek, izen-abizenak eta dagokien heziketa zentrua zehaztuko dituzte eta Gurasoen Elkarteen, Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien, Ikastetxe Kontzertatuen Titularren eta Euskaltegien kasuetan dagokien botu kopurua eta legalki ordezkatzen dituzten pertsonak ere bai.

37. art. Zentsuaren zerrendak, deialdiaren osteko bigarren eta zazpigarren egunen artean Barrutiko kontseiluetako iragarki tauletan ikuskai egongo dira, egun bitarte horretan Hezkuntza Zerbitzuak hurrengo hiru egunetan ebatziko dituen galdapenak aurkeztu ahal izango dira, beste hiru egunez egindako zuzenketak ikusgai ipiniz.

38. art. Hautagaitza bakoitzeko ordezkariek dagokien Barrutiko zentsuaren kopia bat jasoko dute hautagaien aldarrikapen egunean.

39. art. Hauteskunde deialdia Alkatetzaren Dekretuz egingo da, Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratuko den egun berean jarriko da indarrean eta hauteskunde eguna agertu beharko du.

Hezkuntza Zerbitzuak hauteskunde deialdiari beharrezko zabalkundea emango dio.

40. art. Hautagi izan nahi duten pertsonek, hauteskunde taldeek, Gurasoen Elkarteek edo Elkarte Elkartzeek deialdiaren osteko hurrengo sei egunetan Hauteskunde Administrazioaren aurrean ordezkatuko dituen pertsona izendatu beharko dute, hautagaiei zuzendatuko jakinerazpenak eta idatziak, honen helbidera bidaliko direlarik.

41. art. Elkarte edo Elkarte Elkartzeen hautagaiak nahiz ordezkariak izenpetutako hautagaitzak Hezkuntza Zerbitzuaren aurrean deialdiaren osteko hamargarren eta hamalaugarren egunen artean aurkeztuko dira.

Hezkuntza Zerbitzuak aurkezturiko data eta ordua agertuz eginbidea igorriko du eta honen ziurtagiria ere egingo, hurrenez hurrengo orden zenbakia emanez.

42. art. Hautagaitza aurkezteko idatzian pertsonaren izen-abizenak, hauteskunde taldea, bultzatzen duen Elkarte edo Elkarte Elkartzea eta hautagai guztien izen-abizenak, berauen ordena adieraziz, argi eta garbi agertuko dira.

Hauteskunde taldeei dagokienez, aurkezpen idatziarekin batera hautagaitza onartua izatearen aitorpena, elkartzeko erabakia duten pertsonen nahiz Elkarteen aitorpena eta ordezkariaren izendapena agertuko dira.

43. art. Hautagaitza aurkeztuak deialdiaren osteko hamaseigarren egunean Barrutietako Iragarki Tauletan argitaratuko dira, hurrengo hiru egunetan galdapenak aurkeztu ahalko direlarik.

Alegazio aurkeztuak eta aurkitutako irregularitateak hautagaitzen ordezkariei emango zaizkie 24 ordutan berauek zuzen ditzaten; ordu hauek igarota Hezkuntza Zerbitzuak ebatzi eta hautagaien aldarrikapena burutuko du.

Hautagaitza aldarrikatuak deialdiaren osteko hogeitahirugarren egunean iragarki Tauletan argitaratuko dira.

44. art. Hautagaitza bakoitzeko ordezkariak bozketa baino hiru egun lehenagora arte mahaiko eskujartzaile bana izendatu ahal du Hezkuntza Zerbitzura dagokion jakinerazpenaren bitartez, honek Hauteskunde Mahaiei guztien berri emango dielarik.

45. art. Bozketak deialdian ezarritako ordutegian burutuko dira, gutxienezko iraupen etengabea lau ordutakoa izango delarik.